XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ori ederki azaldu digu jaun erretoreak: Maria ez dala Jainkoaren Ama pekatu gabea zalako, baiñan pekatu gabea Jainkoaren Ama izan bear zuelako.

Ama lendabizi: orra or grazia eta bikaintasun guztien iturria.

Eta Ama dan ezkero, zeren bildur izan gindezke?

Jainkoaren seme gera, noski, baiñan semeak ez dira beren semetasunean ezarriak arik eta Ama bat izan arte.

Orra nola geran Jainkoaren aurrean, osoki seme biurtuak.

Eta Ama bat degulako paregabea, orra gu ere seme paregabeak.

Jainkoak berak ez gaitu izutzen... edo ez zigun Jainkoak olako Ama bat eman bear!

Eta guk, emakumeek, zer esango degu?

Aitortuko al degu gure konfiantza oraindik aundiagoa dala?

Eta guk, ama familiakoek?

Ez gera bakarrik, nekatuak eta akituak.

Ba-da beste bat.

Gure arteko bat.

Guk baiño mirari geiago egin ez duena, bizi zan bitartean.

Ez jauregi aberatsetan, baizik sukalde edo lantokian bizi zana.

Senar langille batekin.

Seme bat azi duena: eta nolako Semea!

Munduko seme guztiak altzora ekartzen dizkiona!

Bai, egia esan, olako beste Ama bat lagun izanik, guk, ama familiakoek, uste osoa izan genezake.